Eventos

 

EUSKARA SUSTATZEKO IDEIEN ZAPARRADA

Barrikan euskarak arnas har dezan esparruak behar ditugu, jada batzuk badaudelakoan gaude baina guk haiek aberastu nahian gatozkizue.

Isertegi Kultur taldea sortu berri dugu Barrikan euskararen erabileraren inguruan Euskarak bere tokia har dezan eta azken hamarkadetan izandako galera zuzentzeko.

Honetarako zure laguntza ezinbestekoa dugu haurra, zein gazte, zein heldu zaren hori.

Euskara Barrikan gehiago entzuteko, egin dezakegunaren inguruan denon ideiak eta konpromisoak behar ditugu. Denon artean presta dezakegu zer egin arlo honetan, herritarren behar eta gustu ezberdinak aintzat hartuz.

Zatoz EUSKARA SUSTATZEKO IDEIEN ZAPARRADAra!!! Bertan elkartuko gara!!!

NON: Barrikako Nagusien Etxean.
NOIZ: Martxoak 3 (zapatua), arratsaldeko 17:30etan.

***Ideien zaparradara etortzeko intentziorik baduzu, mesedez zure asistentzia konfirmatu Udal Kultur Etxera hurbilduz edota deituz (Tel.: 94.677.51.63). Horrela hobeto jakin dezakegu parte hartuko duen pertsona kopurua eta ekimenaren antolaketa mesedegarriago egin dakiguke, kudeaketan aurreratzen dugularik. Eskerrik asko!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!