Noticias

 

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak KAISHOP kanpaina martxan jarri du beste Bizkaiko udalerriekin batera. Bertan herriko merkataritza eta euskararen erabilera sustatu nahi dira. Horretarako bideo bat prestatu da eta horren zabalkundea udalak egitea nahidugu, bai prentsa arduradunen bitartez, bai udaleko sare sozialen bitartez (whatsapp, instragram, facebook...).

Era berean, udaleko webgunean albiste bezala agertzea nahiko genuke, esan bezala, herritar gehienengana heltzeko asmoarekin.

Kanpainari ahal den zabalkunde handiena eman nahi diogu eta herritarrek horren berri jakitea nahi dugun bezala, udaleko langileen artean ere zabalkundea egitea apropos ikusten dugu.

Beraz, mezuarekin batera doan prentsa-oharra komunikabideei zabaldu (webguneko albisterako erabili) eta bideoaren lotura eta mezua sare sozialetatik zabaldu, mesedez, mezu honekin batera:

"Teknologiak oraindik ez ditu gauza batzuk ulertu... horietako bat gure erosteko modua. #kaishop #guredendaeuskaraz #euskararen lagunak"

Spot: https://www.youtube.com/watch?v=-6m6B1zqo_E