Noticias

 

BARRIKAKO IDEIEN ZAPARRADA

Pasa den martxoaren 3an (larunbata) Isertegi Kultur Elkarteak eta Barrikako Udalak elkarrekin antolaturiko lehendabiziko "Barrikako Ideien Zaparrada" ospatu genuen herriko Nagusien Etxean.

Ume, gazte zein nagusi elkartu ginen euskaraz hitz egiteko eta Barrikan euskarak behar dituen gune edota tokiak adierazteko. Elkarrekin pilo bat ideia bururatu zitzaizkigun, helburua beti euskara sustatzea genuelarik. Hauek guztiak, Isertegi Kultur Elkarteak jaso eta aurrera ateratzen saiatuko da.

Udal Kultur Gunetik eta Isertegi Kultur Elkartearen izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu ekintzan parte hartutako guztioi. Mila esker eta hurrengoan ikusiko gara!


Udal Kultur Gunea
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika - Bizkaia
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net