Albisteak

Kaixo Barrika!!

Gabonak heltzear daude eta irrikitan gaude zure gutunak jasotzeko. Badakigu oso ondo portatu zaretela orokorrean, naiz eta ere apur bat bihurri izan zareten... Baina tira, uste dugu konturatu zaretela onak izan behar dugula, ondo portatu, asko ikasi, gela txukundu, azken batean, gure senideek esaten digutenari kasu egin.

Postontzi bat utziko dugu Barrikako liburutegian, zuen gutunak eraman ahal izateko. Urte honetan sortu zaizkizuen desio guztiak idatzi ahal dizkiguzue: jolasak, ipuinak, puzzleak...Dena prestatzen ari gara Eguberri egun handirako, eta zuen zuhaitzak zoriontasunez beteta egon daitezen.

Olentzerok eta Mari Domingik jai zoriontsuak opa dizkizuete.

Zorionak eta Eguberri on!!