Albisteak

 

BARRIKAKO UDALAK, XXIII. KANPOKO MARGO LEHIAKETARAKO deialdia egiten dau, ondorengo arauen arabera

O I N A R R I A K


1 PARTEHARTZAILEAK.-

Lehiaketan nahi duen edonork parte ahal izango dau. Ez dago adin-mugarik.

2 GAIA.-

“Barrikako Udalerria” izango da lanerako gaia, udalerritik bertatik begiratuta. Partehartzaileek margo-lan bat besterik ezin izango dabe aurkeztu .

3 TEKNIKAK ETA FORMATOA.-

D, E eta F kategorietan, euskarri gogorrean eta bastidorean aurkeztuko da lana,  eta teknika librea izango da.

4 GARAPENA.-

Lanak kanpoan egin beharko dira, margozteko emandako denboran. 2011KO EKAINAREN 5ean GOIZEKO 9,00etatik 17,30ak  ARTE. Ordu horretan itxi egingo da lanak emoteko epea. Parte hartu nahi duten lehiatzaileek aurkeztu behar izango dabe euren lana (sinatu barik), aurrez euskarrian zigilua emonda. Zigilua jartzea Udaletxepean egingo da goizeko 9,00etatik 10,30ak arte, lehiaketaren egunean berean eta lanak jasotzeko ordutegia arratsaldeko 16,30etatik 17,30ak arte izango da.

5 EPAIMAHAIA.-

Epaimahaia Kultura eta Artearekin zerikusia daben hiru lagun izango dira.

6 ERABAKIA.-

Epaia 2011ko ekainaren 26an agerikoa egingo da,  San Juanetako jaiak direla eta beste lehiaketetako sariekin batera. Epaimahaiak sariak hutsik adierazi ahal izango ditu, horrela eretzi ezkero, beti ere lehiaketaren maila artistikoa zaintzeko eta, lanok ez badabe erakusten gutxienezko kalitate mailarik.

Epaimahaiaren erabakia ezingo da gorago jo. Epaimahaiak oinarrien ganean erabaki ahal izango dau, eta bere irizpidea beti lehenetsiko da.

7 SARIAK.-

Kategori bakoitzean sariok emongo dira:
 
A KATEGORIA,  6 urte arte
1. Margozteko tresnak.
2. Margozteko tresnak.
3. Margozteko tresnak.
4. Margozteko tresnak.

B KATEGORIA, 7-8-9 urte
1. Margozteko tresnak.
2. Margozteko tresnak.
3. Margozteko tresnak.
4. Margozteko tresnak.

D. KATEGORIA, 10-11-12 urte
1. Margozteko tresnak.
2. Margozteko tresnak.
3. Margozteko tresnak.
4. Margozteko tresnak.

E. KATEGORIA, 13-17 urte
1.  250 €
2.  200 €
3.  175 €

F. KATEGORIA, 18 urtetik aurrera
1. 600 €
2.  450 €
3.  375 €

BERTOKOA    100 euroko Sari berezia izango da,  bertoko lehiatzailerik onenarentzako (udalerrian erroldatuta egon beharko dau). Lehiatzaile guztientzako izango dira oroigarriak.

8 LANEN JABETZA.-

Saritutako lanak Barrikako Udalaren jabetzakoak izango dira. Barrikako udalak beretzat gordetzen dau eurekin erakusketak egiteko eskubidea edota erreproduzitzekoa. Hori egiteagaitik ezin izango jakoz eskatu egile eskubideak.

9 ERAKUSKETA.-

Lehiaketan parte hartu daben lanekin erakusketa antolatuko da, 2011ko ekainaren 26an Udaletxeko Liburutegi zaharrean .

10 LANEN ITZULKETA.-

Saritu barik gelditu diren lanak jaso ahal izango dira, sari banaketa eguna igarota hurrengoko egutegiko 15 eguneko epearen barruan. Epe horren barruan jasotzen ez diranak udalaren jabetzakoak bihurtuko dira.

11 OHARRAK.-

Lehiaketa honetan parte hartu ezkero oinarriak oso-osorik onartzea dakar.

Dokumentua ikusi