Albisteak

Jaietako kartelaren irabazlea 

Jon Puentek irabazi du Barrikako Jon Deuna Jaietarako III. Kartel Lehiaketan. Horrela, bere lana izango da jai horietarako kartel iragarlea. Bigarren aldiz hartu du parte lehiaketan, 2009an aurkeztu baitzuen aurreneko obra, eta lehen aldiz irabazi du.

Sari-banaketa maiatzaren 6an egin zen, 19:00etan, Barrikako Kultur Etxean (Txintxilandia eraikina). Bertan eman zen ezagutzera irabazlearen nortasuna. Puentek jaso zuen 500 eurotako sari bakarra. Aurten, 4 lan aurkeztu ziren denera.

Puente Bilbotarra da eta 23 urte ditu. Aurretik, gisa honetako lehiaketetan hartu du parte. Zenbaitetan finalista izan da baina lehen aldia da bere obra batek saria jasotzen duela.

Kartela argazki montaketa bat da. Lehen planoan zapatila parea azaltzen da Barrikako armarriarekin, bigarren planoan eliza azaltzen da. Kolore handiko lana da, gainera, Barrikako banderari dagozkion koloreak dira azaltzen direnak.