Albisteak

 

Barrikako udaberri tenis eta padel txapelketa soziala maiatzaren 21etik 29ra jokatuko da. Tenisekoa, elite mailako gizonezko eta emakumezko jokalariei zuzenduta dago.

Padel txapelketan, aurreko fasea jokatuko da, denak denen aurka, eta hortik sailkatuko dira gizonezko eta emakumezko lau bikoterik onenak. Bikote horiek jokatuko dute, hain zuzen, azken fasea hurrengo asteburuan. Gizonezkoen mailan, partidak larunbatean jokatuko dira, maiatzaren 21ean, eta emakumezkoen mailan, maiatzaren 22an, 15:00etatik 20:00etara.

Bi txapelketetan parte hartu ahal izango dute abonatutako pertsonek, nahiz eta Barrikako Abaroa Tenis Kirol Taldeko kide ez izan.

Informazio gehiago