Albisteak

Jon Deuna Tenis Txapelketa Aita Gotzon Memoriala 

Ekainaren 25ean amaitu zen Barrikako Tenis Txapelketa, giro bikainarekin eta kalitate handiko partidekin. Sariak Jose Madariaga Barrikako alkateak eta, Begoña Lekanda eta Diego Anderez zinegotziek banatu zituzten.

Haurren nesken kategorian, Andrea Pascualek Maria Barberena donostiarrari irabazi zion 6/1 eta 6/2. Final parekatua izan zen. Haizea azaldu zen eta horrek bi tenisten jokoan eragina izan zuen. Azkenean, finala jokatu ahal izan zen eta Andrea Pascual Maria Barberenari nagusitu zitzaion. Kategoria berean baina mutiletan, Barrika Tenis Taldeko Mikel Lopez jokalariak Diego Gomezi irabazi zion 6/0 eta 6/2, finalean, puntu ikusgarriekin.

Kadeteen nesken kategorian, Lorea Gamboak Andrea Pascuali irabazi zion 7/6 eta 6/1, borroka handiko finalean. Lehen set oso parekatua eta emozio handikoa jokatu zuten, tie-breakean erabaki zelarik. Kadeteen mutiletan, Borja Perezek Iñigo Madariaga gazteiztarrari irabazi zion 6/1 eta 6/0 argi batez. Nor baino nor gehiago aritu ziren eta azkenean Borja Perezek eskuratu zuen sari preziatua, Barrikako bere bigarren finalean.