Albisteak

 

EUDELek gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo goizean Bruselan gertatutako atentatuen aurrean; izan ere,  aireportuan eta hiriburuko erdiguneko metroan hainbat leherketa izan dira, eta hildako eta zauritu ugari eragin dituzte. EUDELek erabateko irmotasunaz gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei

EUDEL - Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du Lehendakariaren deiarekin eta 5 minutuko elkarretaratze isilak deitzera gonbit egiten die udal guztiei, gaur, martxoak 23 (asteazkena), 12:00etan, udaletxeen aurrean.

Euskadiko udaletatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Bruselako hiriari eta Belgikako herritarrei une latz hauetan.