Albisteak

 
Laster dator 2016ko Aste Berdea, maiatzaren 30etik ekainaren 5era bitartekoa izango dena; igande horretan Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Etorri geurera eta parte hartu iraunkortasuna sustatzeko egingo diren hainbat jardueratan.

Jarduerak:

  • Maiatzaren 30ean, bideo-foruma, ikastolan
  • Maiatzaren 31n, hondakin-lantegietara bisitaldia, Mankomunitateko politikarientzat.
  • Ekainaren 1ean, bideo-foruma, ikastolan
  • Ekainaren 2an, eskola agenda 21eko udal foroa
  • Ekainaren 2an, pasta ekologikoa prestatzeko ikastaroa, Urdulizen. Izena emateko, jo www.uribekosta.eu web-orrira.
  • Ekainaren 5ean, mendi-martxa erraza, 6 km-koa (Sopelatik Berangora). Izena emateko, jo www.uribekosta.eu web-orrira.

Aste Berdea antolatuz, gizartea sentiberatu nahi dugu eta ulertarazi Lurra bakarra dela eta zaindu behar dugula.