Albisteak

 

Laster batean, “Juego de Tronos" telesail ezagunaren zenbait eszena grabatuko dira Muriola hondartzan eta bere inguruetan, eta antolaketak, horretarako, hainbat pertsona kontratatuko ditu, batetik, mugatutako guneak zaintzeko, eta bestetik, zerbitzu askotarikoak egiten laguntzeko.

Barrikako auzotarra bazara eta grabazioan parte hartu nahi baduzu, jakizu irailaren 6an izango dela hautaketa, 12:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan.

Ikusi alkatearen bandoa (PDF 47,7KB)