Albisteak

 

Kurtso hasierarekin batera dator Beldur Barik Lehiaketaren edizio berri bat! Eta iadanik zazpigarrena ospatzen dugu! Uribe Kostan ere Beldur Barik Lehiaketa antolatu dugu! Hona hemen informazio guztia!

Kategoriak:

  • 1. Kategoria: 10 -12 urte.
  • 2. Kategoria: 12 -17 urte.
  • 3. Kategoria: 18-26 urte.

Lanak jasotzeko epea azaroaren 9an amaituko da (egun hori barne).

Nola parte hartu?

  1. Osorik bete beharko duzue www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa.
  2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.
  3. Lana jasota antolatzaileek baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.

Sariak
Honako hauek izango dira sariak:

1. kategoria saria: 200 €.
1.kategoriako aipamen berezia: 100€.

2. kategoria Saria: 200€.
2.kategoriako aipamen berezia: 100€.

Saria 3. Kategoria: 200€.
3.kategoriako aipamen berezia: 100€.
*Sarien balioa duten opari-txekeak edo sariaren balio bereko opariak banatuko dira.

Epaimahai
Antolatzaileek toki mailan hezkuntzarekin, berdintasun politiken sustapenarekin eta emakumeenganako biolentziaren kontrako borrokarekin zerikusia duten pertsonez osatutako epaimahaia izandutako dute. Epaimahaikoek herreko lan guztiak aztertuko dituzte, saria eman gabe ere utz dezaketalarik.. Haien erabakiak ezin dira apelatu.

Sari banaketa
Lan sarituak ezagutzera emango dira azaroaren 26an, URIBE-KOSTAKO URDULIZ (Bizkaia) udalerrian ospatuko den Beldur Barik Topaketan.

Informazio gehiago
Emakundek antolatu du, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako aldundiek, Berdinsareak eta EUDELek bultzatzen dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta EITBren laguntzaz..

Informazio gehiago:
www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org
harremanetarako: 645.73.72.03

Lehiaketa hau Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasuneko arloak bultzatzen du.
www.uribekosta.eu
berdintasuna@uribekosta.org
Gatzarriñe, 4
48600 Sopela

Kartela (PDF 1,64MB)
Lehiaketaren oinarriak (PDF 1,70MB)