Albisteak

 

Oraindik ez duzu konpostagailurik zure etxean? Animatu eta lortu bat!

Ortua edo lorategia duten etxebizitzei zuzenduta, Barrikako Udalak konposta egiteko beharrezko materialak banatuko ditu dohainik. Era honetan, etxeko hondakin organikoak aprobetxatuz, kalitatezko abonua lortu daiteke.

Izena emateko: udala@barrika.eus

Izena emateko epea: Azaroak 10

Banaketa: Konpostagailuak dohainik banatu dira existentziak agortu arte. Eskakizun gehiago egonez gero, aurretiaz zozketa egingo da.

 Informazio gehiago (PDF 321KB)