Albisteak

 

Barrikako Udaletxeak Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, abian jarriko dau Enplegua sustatzeko toki ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa.

Uribe Kostako eskualde osoan 30 pertsona kontratatuko dira. Horietatik, 22 herri-lanetako peoiak izango dira, 2 lorezain talde-buruak eta 6 langile administrariak. Kontratu guztiek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira (2017ko abendutik 2018ko martxora arte). Hain zuzen, Barrikan erroldatutako pertsona 1 kontratatuko da.

Ekintza hau eskualdean diren langabetuei zuzenduta dago, eta hautaketa eskaintza berarenaren arabera egingo da parekatze bidez, eta difusioz www.lanbide.euskadi.eus web-orrian. Hautagaiek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian.

Bandoa ikusi (PDF 73KB)