Albisteak

 
Auzotar guztiek jakin dezaten aditzera eman da telefonía mugikorreko Telefónica, Vodafone eta Orange operatzaileak hasita daudela 4G sareko zerbitzuak eskaintzen, 800MHz-ko bandan; banda hori, orain arte, Lurreko Telebista Digitaleko zerbitzuek hartzen zuten.

Zerbitzu biak batera emateak gorabeheraren bat ekar lezake datozen asteetan telebista-seinalea jasotzean.

Beraz, arazoren bat baduzu Lurreko Telebista Digitaleko zerbitzuan, gaurtik Aurrera antena kolektiboan edo banakakoan iragazki bat jartzea eska dezakezu; konponbide erraza da eta, gainera, doakoa zuretzat.

Jabeen komunitate batean bizi bazara, hobe komunitateko presidenteak edo administratzaileak eskatzen badu iragazkia. Horrela egiten ez bada, beharrezkoa da "llega800"rekin harremanetan jartzen den pertsonak antena kolektibora heltzeko aukera izatea, behar diren lanak egin ahal izateko.

"Llega800"rekin harremanetan jartzeko telefonoa doakoa da: CAU (Erabiltzaileei Arreta emateko Zentroa), 900 833 999.