Albisteak

 

ZEINTZUK DIRA BETE BEHAR DITUDAN BETEKIZUNAK?

  • 18-25 urte izatea praktikaldia hastean.
  • Edo, 26-29 urte izatea praktikaldia hastean, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotearekin batera.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).
  • Lanbide-heziketako erdi-mailako edo goi-mailako titulua, unibertsitate titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.
  • Jasotako prestakuntzarekin erlazioa zuzena duen hiru hilabetetik gorako esperientzia ez edukitzea.
  • Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.

NON BIDERATU DEZAKET IZEN EMATEA?

  • Nagusiki Behargintza Leioaren webgunearen bidez: www.behargintzaleioa.net
  • Aurrez aurre: Behargintza Leioan, Leioako udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), hau da, Udaletxean edo Gaztelubiden.

ZEINTZUK DIRA EPEAK?
Deialdia BAOan argitaratzen den egunetik 2019ko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak (betiere, data hori baino lehen eskainitako beka guztiak esleituak ez baldin badaude).

BEKAREN ZENBATEKOA?
Beka bakoitzaren zenbatekoa 770 €/hileko izango da (bekadunak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa eta horren gizarte segurantzaren kotizazioa barne daudelarik).

NOLA HAUTATUKO DIRA BEKADUNAK?
Behin, Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Behargintzak hautagaiek bete beharreko guztiak betetzen dituztela ziurtatuta, azken hautaketa enpresak berak egingo du.

Informazioa (PDF 124KB)