Albisteak

 

Citroën markaren mendeurrena dela-eta, Barrikako Udalak eta Golfo Nortek ospakizun bat antolatuko dute larunbatean, irailaren 28an, Euskadiko Citroënaren Lagunak elkartearekin batera. Ibilgailu klasikoen kontzentrazioa, erakusketa eta ilara ikusgarri bat egingo dira, eta ibilgailu horiek Bizkai osoan zehar ibiliko dira. Hain zuzen ere, ibilgailuek zeharkatuko duten udalerrietako bat izango da Uribe Kostakoa.

Ospakizuna 09:00etan hasiko da. Ordu horretan, harrera egingo zaie parte-hartzaileei, Bilboko San Mames futbol-zelaian. Ondoren, 10:15 inguruan, gidariak Barrikarantz abiatuko dira, eta ilara osatuko dute itsasadarraren alboan dagoen errepidean zehar. Barrikara ailegatutakoan, ibilgailuak hondartzaren eta itsaslabarren alboan aparkatuko dituzte, naturaz beteriko inguru batean. Bertan, parte-hartzaileek hamaiketakoa egingo dute, Golfo Norteko instalazioetan.

Udalerria zeharkatu ondoren, ibilgailu-ilara Sollube gainera joango da. Ondoren, bazkaria egingo da bertan, eta, gero, parte-hartzaileak Bilbora bueltatuko dira. Ibilgailuak berriro jarriko dira ikusgai Bilbon. Jardunaldiaren amaieran, afaria egingo da, eta sariak emango zaizkie gidaririk beteranoenari, ibilgailurik zaharrenari, gidaririk gazteenari eta lekurik urrunenetik etorritako ibilgailuari.

 Egitaraua (PDF 259KB)