Albisteak

 

Barrikako Udalak hirigunean narriadura-egoeran zeuden autobus-markesinak konpondu ditu. Auzoetako bederatzi egituratan egin dira jarduketa horiek, eta, horrez gainera, Goierri gainean instalatutakoa garbitu da; hain zuzen ere, markesina hori egurrezkoa da, eta ikasleek erabiltzen dute bertan babestuta egoteko, eskola-garraioaren zain dauden bitartean. Udalak erabaki du lanak egiteko ardura hartuko duela "hori egiteko beharra dagoelako", Lanetako zinegotzi Vicente Garcíak adierazi duenez. “Helburua, markesinak konpontzeaz gain, kristalak aldatzea izan da, erabiltzaileen ikusgarritasuna eta haien segurtasuna hobetzeko”, azpimarratu du.

Lanen xedea izan da markesinetako sabaiak eta jesarlekuen barnealdea pintatzea, egitura metalikoak garbitzea eta narriadurarik handiena zuten guneak biribiltzea. Aldaketarik garrantzitsuenetako bat honako hau izan da: markesinetako kristaletako batzuk ikusgarritasun handiagoko beste batzuekin ordezkatzea. Aurrekoak oso ilunak ziren, eta, beraz, berrien bitartez, erabiltzaileek ikusgarritasun eta segurtasun handiagoa izango dute. Izan ere, kristal horiek gardenak dira, eta, hala, arriskuak dakartzaten guneak saihestuko dira.