Albisteak

 

Barrikako Udalak 80.344,00 euro inguru inbertituko ditu, udalerriko argi tradizionalen ordez LED bonbillak jartzeko, horien kontsumo-gastua eta argi-kutsadura askoz txikiagoak baitira. Hala, Uribe Kostako udalerrian eraginkortasun energetiko handiagoa lortzen lagunduko da. Neurri hau eraginkortasun energetikoa indartzeko jarduketa-planean dago kokaturik.

Ikasturte honetan egingo den berrikuntza honetan datza: egungo luminaria desmuntatzea, kentzea, hondakinen kudeaketa eta luminaria berriak muntatzea. Amezaga Goiko kalean, Goierri-Sandeliz bidean, Txintxilandian, osasun zentroan, Kantarranasen, Elourdui-Lastarrin, Muriolan, udaletxean eta Ardanzan egingo dira lanak; 152 luminaria aldatuko dira. Gainera, hobekuntza-lanak egingo dira Musurieta eta San Telmon kokatuta dauden 57 luminariatan.

Ekintza horrekin, Roberto Muñoz Barrikako alkatearen arabera, “argiztapena hobetu nahi da, eguneratze teknologikoaren bitartez; hala, dagoen argi-kutsadura kendu, eta atmosferara doazen CO2 isurketak gutxituko dira”. Era beran, adierazi duenez, “neurri horri esker, kontsumoa arrazionalizatuko dugu, eta gure udalerriko instalazioen eraginkortasun energetikoaren hobekuntza-politikari jarraipena emango diogu”.