Albisteak

 

Edestiaurre Arkeologia Elkarteak Bizkaiko Neolitoari buruzko hitzaldi bat egingo du ostiralean, azaroaren 22an. Hitzaldia Urdulizko auditoriumean egingo da, eta UPV/EHUko katedratiko Javier Fernández Erasok parte hartuko du. Halaber, ekitaldian, Neolito-Kalkolitoari buruzko arkeologia esperimentaleko erakusketa bat egingo da. Gainera, azaroaren 23an eta 24an, Arkeologi Museoa bisitatuko da, Barrikan eta inguruan aurkitutako arkeologia-materialak ikusteko xedez. Santimamiñe kobazuloko, Pico Ramos kobazuloko, Artxandako Irumugarrieta mendiko dolmenetako, Barrikako Aranbaltza aztarnategiko eta Uribe Kosta nahiz Bizkaiko beste aztarnategi batzuetako arkeologia-materialen sorta bat ikusi ahalko da.

Neandertrail

Abenduaren 14an, Barrikako Historiaurrearen II. Jardunaldien laugarren ekitaldia ospatuko da. Neandetrail lasterketaz ari gara, eta Barrikako itsaslabarretan zehar egingo da.

 Historiaurrearen jardunaldiak (PDF 121KB)
 Bisita arkeologikoa (PDF 223KB)