Albisteak

 
Euskararen Eguna dela eta, Barrikako Udalak ekintza desberdinak antolatuko ditu. Horretarako karpa bat kokatuko du Udaletxeko plazan. Azaroak 30 (larunbata) etxeko txikienek disko festarekin gozatuko dute, arratsaldeko 17:30ean. Dantzaldi ostean, 19:30ean, txokolatada bat antolatuko da parte hartzaile guztientzat. Abenduak 1 (igandea), eguerdiko 12:00etan herri kirola tailerra egongo da eta 13:00etan talo eta txistorra banaketa hasiko da.

Kartela ikusi (PDF, 214KB)