Albisteak

 

Larunbat honetan, abenduaren 14an, lehendabiziko Neandertrail lasterketa izango da Barrikan. Edestiaurre Arkeologia Elkarteak antolatutako oztopo lasterketa da, Barrikako Udalaren laguntza du eta 2019an antolatzen ari diren Historiaurreko II. Jardunaldien barruan sartzen da. Parte-hartzaileek oztopoen amaiera duen ibilbideari ekingo diote, eta gehienez 2 ordu izango dituzte amaitzeko.

Probak 8 kilometro inguruko ibilbidea izango du, eta udaletxetik aterako da goizeko 11:00etan. 30 metroko altuerako itsaslabar ikusgarrien ondoko bide batetik egingo da, udalerriko historiaurreko aztarnategi garrantzitsuetatik hurbil, bai eta Muriolako hondartzatik ere. Berriro iritsiko dira udaletxera, oztopo artifizialen zirkuitu handi batetik igaro ondoren. Zirkuitu horretan, pasaguneak topatuko dituzte, eta, besteak beste, soka azpitik pasatu beharko dute, lokatz-putzutik, xabalina-jaurtiketatik edo gurpil eta fardoak dituen pasabide batetik. Oztopoak inguruan dagoen epaileak adierazten duen bezala pasatu beharko dituzte, derrigorrez, eta gehienez ere bi ordu izango dituzte ibilbide osorako.

Parte hartu nahi dutenek adinez nagusiak izan beharko dute, eta izena eman ahal izango dute https://cronocheck.com/neandertrail webgunean, 20 euroko prezioan. 100 parte-hartzailek ematen badute izena, antolatzaileek aurreikusitako epea baino lehen itxiko dira inskripzioak. Gainera, parte-hartzaileek aparkalekua, aldagelak eta dutxak izango dituzte, eta 09:30ean bertan egon beharko dut,e probari buruzko azalpenak jasotzeko eta dortsalak hartzeko, Barrikako udaletxeko plazan.

Sariak dirutan

Parte-hartzaile guztiei lehiaketako kamiseta teknikoa eta hainbat produktu dituen poltsa bana emango zaie. Alabaina, sariak dirutan ere emango dira: 300 euro lehenbizikoarentzat, 200 euro bigarrenarentzat eta 100 euro hirugarrenarentzat (sari guztiak emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan banatuko dira), eta domina bat.

Azkenik, arkeologia esperimentalaren oroigarri bat zozketatuko da parte-hartzaile guztien artean. Oroigarriak txapelketa honen helburu nagusiarekin dauka zerikusia: Barrikako historiaurrearen dibulgazioa.

Araudia (PDF 260KB)

Planoa (PDF 1,14MB)