Albisteak

 

Kaixo, lagun!

Jakingo duzunez Euskaraldiaren 2. ediziora begira gaude dagoeneko. Euskal Herriko beste herrietan bezala, Barrikan ere euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin gura dugu! Hori baita 2020ko Euskaraldiaren leloa: EUSKARA GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN! Hasitako bideari jarraipena eman, ereindakoa jaso eta aurrera begira jarriko gara.

Hori dela eta, Barrikan burutuko den herri bilerara gonbidatu nahi zaitugu: abenduaren 13an, arratsaldeko 18:30etan, Udaletxeko bilera aretoan. Izan ere, eta esan gabe doa, Barrikan euskarari bultzada emateko zure ekarpena garrantzitsua izango da.

Beraz, animatu eta parte hartu!