Albisteak

 

Plentzia Ikastetxeak 2020-2021 ikasturterako matrikulatzeko epea zabalduko du hilaren amaieran. Izena eman ahalko da hezkuntza-zentroan bertan, urtarrilaren 27tik -astelehena- otsailaren 7ra –ostirala–, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era, astelehen, astearte eta ostegunetan. Matrikula online egin nahi izanez gero ikasgunea.euskadi.eus webgunearen bidez, azken eguna otsailaren 6a -osteguna- izango da.

Matrikulatzeko epearen hasiera dela-eta, zentroak jardunaldi irekiak egingo ditu datorren asteazkenean, urtarrilaren 22an, 17:00etan, bertan eskaintzen diren zerbitzuak eta instalazioak ezagutarazteko xedez. Gogorarazi behar da Plentzia Ikastetxeak zerbitzu hauek eskaintzen dituela: jantokia, 2 urte dituzten ikasleei egokitutako menuak, doako eskola-garraioa Barrikako ikasleentzat, eskolaz kanpoko jarduerak (eskubaloia, patinajea, dantza modernoa…), psikomotrizitate-gela, gimnasioa, frontoia eta estalpeko jolastokia.

Plentzia Ikastetxea (PDF, 280KB)
Aurkeztu behar den dokumentazioa (PDF, 113KB)