Albisteak

 

Barrikako Udalak komunikaziorako bide berrien aldeko apustua egin du; sare sozialak (Facebook /BarrikaUdala eta Twitter @BarrikaUdala) sortzeaz gainera, urtarriletik aurrera “Barrika Aldizkaria” udal argitalpena ere eskainiko du. Plataforma aktibo eta sozial honek kultura, paisaia, historia eta elkartegintza aberatseko udalerri honetan sortzen den informazio guztia bilduko du paperean. Aldizkariaren sorrerari buruz, Barrikako alkate Roberto Muñozek zera adierazi du: “Auzotarrekin komunikatzeko bide berri bat sortzeko ilusioarekin jaio da aldizkari hau; izan ere, guztion artean lortzen dugu udalerriak hazten jarrai dezan”.

700 aleko sorta batekin hasita, Barrikako auzotarrek argitalpen berria jasoko dute aldizka etxean. Udalerriko ekintza eta jardueren inguruko informazioa bilduko du, eta, horrez gain, elkarte, klub eta saltokien jarduna bultzatuko du, elkarrizketak eta erreportajeak baliatuta. “Barrikan egiten diren ekintza guztiei emango diegu ahotsa, elkarte guztien lana sustatzeaz gainera”, esan du Muñozek.