Albisteak

 

Barrikako Goierri auzoko Ander Deuna Kultur Etxean, mikroantzerkiko hiru antzezlan ikusi ahal izango dira larunbat honetan, dohainik, Amets Bete konpainiaren eskutik. Barrikako Udalak antolatu du kultur jarduera hau, eta 19:00etan hasiko da. Itziar Unibaso Kultura zinegotziak adierazi duenez, “udalean interes berezia dugu gure herriko kideen artean loturak eragingo dituzten jarduerak sustatzeko”.

Amets Bete antzerki konpainiak hiru antzezlan hauek aurkeztuko ditu: La Môme Piaf (Urretxindor txikia), Edith Piaf abeslariaren bizitza atsekabetuaren errepasoa egiten duen drama; eta bi fartsa. Batean, Juicio express (Epaiketa espresa) izenekoan, konpainia epaiketen munduan eta justiziaren mantsotasunaren alorrean murgilduko da, komedia giroan. Bestean, berriz, El último mitin (Azken mitina) delakoan, alkateak hauteskunde kanpainako azken mitina emango du, baina, minutu batzuk lehenago, haren etorkizuna aldatuko duen zerbait gertatuko da.

Kartela (PDF 170KB)