Albisteak

 

2019ko azaroan, ALKARBIDETIK abiatutako kanpaina martxan jarri zen Bizkaiko Udalerri ezberdinetan, tartean gurean, URIBE KOSTA MANKOMUNITATEAN ere bai. Kanpainan honen helburua merkataritza txikia eta euskara bultzatzea izan da, denda hauek eskaintzen duten gertutasuna, konfiantza, eta euskaraz erosteko aukera balorean jarriaz.

Kanpaina honen lehen fasean, herritarren arreta erakarri nahian, bideo batzuk zabaldu ziren bai sare sozialetan, baita bestelako mediotean (KAISHOP KANPAINA / KAISHOP EITBn).

Oraingoan berriz, datorren otsailaren 17tik aurrera, bigarren fase bati ekingo diogu. Uribe Kosta eskualdeko dendetan erostea eta euskara erabiltzea eskertu eta saritu nahi dugu. Hori dela eta, otsaileko azken hamabostaldian, KAISHOP POLTSAK eskura jarriko dizkiegu gure dendetara euskaraz inguratzen diren bezeroei.

Honen bitartez gure herriko bezeroak animatu nahi ditugu gure betiko dendetara gerturatzera eta euskara erabiltzera.

Informazio gehiago:

Uribe Kostako Euskara Zerbitzua

Telefonoa: 688 654 770
Emaila: euskera2@uribekosta.eus