Albisteak

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Barrikako Emakumeen Hitza udalerriko elkarteak hainbat ekintza egingo ditu igandean, martxoaren 8an, gizartean dauden desparekotasun eta bereizkeria egoerak zuzentzeko xedez. Egitarauan, besteak beste, antzerkia, bertsolariak, abestiak, dantzak... daude, eta Emakumeen Etxea inauguratu ondoren izango dira guztiak. Emakumeen Etxea elkartzeko gune bat da, Barrikako Udalak sorturikoa, udalerriko emakume guztiek biltzeko eta jarduerak egiteko leku gisa erabil dezaketena.

Igandeko jarduerak 11:45ean hasiko dira; emakumeen biribilgunean, elkarretaratzea eta manifestuaren irakurraldia egingo dira. 12:00etan, Emakumeen Etxea inauguratuko da. Ekitaldia emankizun ederrez josita egongo da: herriko Euskal Dantzako taldeak, Irene Fraile abeslariak, antzerki taldeak eta Paule Loizaga bertsolariak hartuko dute parte. Gainera, Emakumeen Hitza elkarteak manifestua irakurriko du, eta, ondoren, bertaratutako guztientzako hamaiketakoa egongo da. Azkenik, emakume guztiak omentzeko bazkari tradizionala egongo da; aurten, seigarren urtea du ekimen honek.

 Emakumearen Etxearen Inaugurazioa Kartela (PDF 391KB)
 Barrikako Emakumeen Hitza (PDF 296KB)