Albisteak

 

Barrikako Udalak autodefentsa pertsonaleko tailer bat egingo du emakumezkoentzat, genero ikuspegia txertatuta, martxoaren 27 eta 28an, Txintxilandian. Prestakuntza saioaren xedea indarkeria sexista detektatzen eta hari aurre egiten ikastea da. Udaletik, Itziar Unibaso Kultura arloko zinegotziak adierazi duenez, "jarduera honen bidez, asmoa da tailerrean parte hartzen duten emakumezkoek eguneroko bizitzan emozioak kudeatzeko estrategiak ikastea, bai eta emakumezkoen ahultasunari buruzko estereotipo faltsuak haustea ere". 

Bi egun horietan, martxoaren 27an (ostirala) 16:30etik 20:30era eta 28an (larunbata) 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era, hainbat lan sakonduko eta landuko dira, esate baterako, kontzientzia hartzea beldurrak eta sumisioak zelan ezarri diren emakumezkoen bizitzatan, eta haren sorburua, arrazoiak eta ondorioak aztertzea; erreakzionatzeko eta erantzuteko mekanismoak haustea edo “biktima-objektua” delakoaren rola "pertsona-subjektua" delakoarenarekin ordeztea. Halaber, edozein erasotatik defendatzeko zer aukera dauden jakiten eta egoerak ebaluatzen ere ikasiko dute, eta horiek konpontzen ere bai, beste jokabide baten bidez eta autodefentsako teknika fisikoen laguntzaz.

Tailer honetan parte hartzeko interesa dutenek hasi baino bi egun lehenago eman beharko dute izena Barrikako Udaletxean kokatutako udal liburutegian. Leku kopurua betez gero, lehentasuna izango dute udalerrian erroldatutako emakumezkoek.

Kartela (PDF 293KB)