Albisteak

 

Barrikako Udalak jendearentzat irekitako udal-instalazio guztien erabilera aldi baterako eteteko erabakia hartu du, hala nola udal liburutegia, kiroldegia, kirol-instalazioak, zentro sozio-kulturalak, etab., baita taldeko jarduerak ere. Etenaldi horrek hasiera batean martxoaren 23ra arte iraungo du, egun hori barne.

Gainera, ahal den neurrian, pertsonen kontzentrazioa saihesteko neurriak hartuko dira. Horregatik, herritarrei udaletxera bertaratzeko eskatzen zaie, behar-beharrezkoa bada bakarrik. Udaletxera joanez gero, beharrezkoa izango da beharrezko arreta-neurriak hartzea, hala nola, pertsonen artean metro bateko distantzia egotea, etab. Halaber, jarduera pribatuetan (akademiakoak, kulturalak, kirolekoak eta aisialdikoak) antzeko neurriak hartzea gomendatzen da.

Salbuespenezko neurri horien helburua da Euskadin neurri handi batean, eragiten ari den koronabirusaren hedapena geldiaraztea. Euste-lan horrek lankidetza lasaia eta arduratsua eskatzen du, herritar guztien ulermenaz gain, birusa eskala handian hedatzen laguntzen duen edozein jarduera saihestuz. Era berean, osasun-agintariek ezarri dituzten gomendioak betetzea eskatzen da, espero baita, horrela, neurriek izurritea kontrolatzen eta horrek dakartzan arriskuak murrizten lagunduko dutela.

Bandoa (PDF 224KB)