Albisteak

 

Alarma eta osasun larrialdiko egoera dela-eta, Barrikako Udalak indartu egin du kaleetako garbiketa-zerbitzua. Ekintza horren aurrean, Roberto Muñoz alkateak adierazi duenez, "egoera honetan, ezinbestekoa da beharrezko neurriak hartzea eremuak garbi eta desinfektatuta izateko. Garbiketa-zerbitzuek egunero lan egiten dute, hori horrela izan dadin”.

Zerbitzua indartzeko, desinfektatzaileak erabili dira herritarrek gehien erabiltzen dituzten eremuetan; esate baterako, zaborrontzietan, edukiontzietan eta barandetan, bai eta jende gehien dabilen eremuetan ere; adibidez, leku hauen sarreretan: osasun zentroan, farmazian, okindegietan, estankuan edota kutxazain automatikoetan. Halaber, aldi honetan, errefusaren edukiontziak irekita egongo dira, erabiltzaileek ez ditzaten ukitu.

Nolanahi ere, Muñozek zera nabarmendu du: “udal zerbitzuek hartutako neurriak dira”, baina, hori gorabehera, “herritarrek autobabeserako gomendatutako neurriak hartu behar dituzte, eta, ahal den neurrian, etxean geratu. Eta soilik behar-beharrezkoa denerako atera”.