Albisteak

 

Alarma-egoeraren eta etxean egoteko betebeharraren aurrean, Barrikako Uda-la zenbait ekintza egiten ari da, bertako bizilagunak protagonista dituztenak. Azken ekintza herriko txikienek bi zahar-etxeetan bizi diren adinekoei bideoak bidaltzea izan da, eta horri honako hau gehituko zaio: oraingoan, argazkigin-tzaren bidez sormenari bide ematea izango da helburu. Horregatik, Udalak “Ba-rrika Etxetik” lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketan parte hartu nahi duten bizi-lagunek euren etxeetako balkoi, leiho edo terrazetatik argazki bat egin beharko dute. Roberto Muñoz alkateak azaldu duenez, jardueraren helburua da “herri-tarren parte-hartzearen bidez, konfinamendu egunak jasangarriagoak izatea, eta, horrela, berrogeialdian zehar denok batera egiteko ekintzak sustatzea”.

Hiru opari-txartel emango dira Facebook eta Twitter sare sozialen bidez #Barri-kaEtxetik traolarekin argitaratutako argazki guztien artean, prentsa@barrika.eus helbide elektronikora bidalitakoez gain (aipatutako sare-rik ez dutenek beren izena, abizena eta telefono bat adierazita bidali beharko argazkia), apirilaren 16tik maiatzaren 3ra bitartean: lehenengoarentzat 125 eu-rokoa, bigarrenarentzat 100 eurokoa eta 75 eurokoa hirugarrenarentzat. Zen-bat eta argazki gehiago igo, orduan eta aukera gehiago izango dituzte parte-hartzaileek saria lortzeko.

Gainera, argitalpenak euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke, eta irabazlea aukeratzeko ardura ekainean udalerrian egiten den argazki-lehiaketan parte hartu ohi duen eta hura baloratzen duen pertsona-taldeak izango du, argazki guztiak haiei bidaliko zaizkie-eta.

Gogorarazi beharra dago saria ezin izango dela eskudirutan duen balioagatik trukatu, eta argazkiek kalitate-baldintza batzuk bete beharko dituzte. Oinarri oso guztiak Barrikako Udalaren webgunean daude ikusgai.

 Oinarriak (PDF 135KB)