Albisteak

 

Covid 19 birusaren zabalkundea geldiarazteko ahaleginen ondorioz, ezarri diren neurriak bide, etxe batzuetan, larrialdi ekonomikoko egoerak sortzen ari direla jakin badakigu.

Kasu horiek ezagutu nahi ditu Barrikako Udal honek, ahalik eta arinen kasuoi erantzuna ematen saiatzeko.

Horrenbestez, zure, edo zure familiaren, oinarrizko beharrak asetzea ezinezkoa bazaizu, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar zaitezke, honako bide hauen bitartez:

Telefonoa: 94 677 26 74
E-mail: alkatetza@barrika.eus