Albisteak

 

Herritarrek zabor eta garbiketako udal zerbitzuari zuzendutako elkartasun eta animo mezuak eskertu nahi ditu Barrikako Udalak; izan ere, alarma-egoera deklaratu zenetik, lan handia ari dira egiten kaleak eta espazioak garbi egon daitezen.

Udaletik, alkateak, Roberto Muñozek, adierazi duenez, "halako mezuek asko laguntzen diete langileei eta indarra ematen die. Nire aldetik, eskerrak eman nahi dizkiet herritar guztiei, berrogeialdi honetan erakusten ari diren elkartasunagatik".