Albisteak

 

Gaur egungo osasun-alertako egoerak hainbat neurri hartzera behartu ditu erakundeak, eta lehentasuna eman diete pertsona eta kolektibo ahulenen oinarrizko premiei eta pertsonen segurtasunari. Hori dela eta, ekainean ospatzen diren herriko jaiak bertan behera uztea erabaki du Barrikako Udalak.

Roberto Muñoz Barrikako alkateak azaldu duenez, “ondo dakigu hartu dugun erabakia zaila dela, baina une honetan egokiena dela uste dugu, segurtasuna beste ezeren gainetik lehenetsiko dugulako; horregatik, barrikoztarrei egoera ulertzea eskatzen diegu”.

Udalerrian diseinatutako gainerako ekitaldiak, San Andrés edo Neandertal Trail, adibidez, azaroan eta abenduan egitekoak dira, eta udal egutegian jarraitzen dute oraingoz. Era berean, Udalak Barrikako jai batzordearen lana eskertu nahi du, beti ilusio handiz lan egin baitu jaiak ospatzeko, bai eta hartutako erabakiarekiko izan duen ulermena eta enpatia ere.