Albisteak

 

Alarma-egoera eta etxean egoteko betebeharra ikusita, Barrikako Udala hainbat ekintza egiten aritu da, bizilagunak protagonista direla. Joan den apirilaz geroztik, Udalak “Barrika Etxetik” lehiaketa jarri zuen abian, eta herritarrek 40 argazkirekin baino gehiagorekin parte hartu dute sare sozialen bidez, konfinamenduan euren egunerokotasuna erakusteko.

Zozketa irabazi duten irudiak argazki munduari lotutako hiru pertsonek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu. Honako hauek izan dira sarituak: lehen saria, 125 eurokoa, Guilles Bourdoiseauk posta elektronikoz aurkeztutako irudiarentzat izan da; 100 eurokoa, Barrikako Semeak Twitter bidez aurkeztutakoarentzat, eta 75 eurokoa, Josu Gutik posta elektronikoz aurkeztutakoarentzat. Gaur egun bizi dugun egoera islatzen duten hiru argazki dira.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei jarduera honetan parte hartzeagatik, eta zoriondu nahi ditu argazkiak egiteko orduan izan duten sormenarengatik. Itziar Unibaso Kultura zinegotziak adierazi duenez, “oso pozik gaude mota honetako ekimen batek hain harrera ona izan duelako. Asko dira iritsi eta harritu gaituzten argazkiak”.

Klik egin hemen irabazi duten argazki guztiak.