Albisteak

 

Honen bidez jakinarazten dizuegu ezen, gaurtik aurrera (alegia, maiatzaren 25etik aurrera), berriro ere irekita egongo dela aurrez aurreko arreta-zerbitzua, Udaletxean ematen dena.

Kirol-instalazioak ere irekita egongo dira, betiere instalazioak aurretik erreserbatuta 94 677 51 63 telefonoan. Argibide gehiago nahi izatekotan, telefonoz galdetu Barrikako Liburutegian, 10:30etatik 13:00etara.

Gogoan izan, bestalde, maskarillak eska ditzakezuela Udaletxean. Horretarako, aurretik, telefonoz deitu edo mezu elektronikoa bidali beharko da udaletxera: 946771062 / adm@barrika.eus.

Bandoa (PDF 239KB)