Albisteak

 

SARS-Cov-2aren ondoriozko pandemia-egoeran EAEko hondartzak eta bainatzeko guneak irekitzeko eta erabiltzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi dituen osasun-irizpideei jarraiki, Barrikako Udalak erabaki du gaurtik aurrera (maiatzaren 29a) Muriolako hondartzarako sarbidea mugatzea, herritarren segurtasuna babesteko.

Hori dela-eta, Udalak onartu egin du hondartzatik ateratzeko eta sarbidea mugatzeko agindua, segurtasun-agenteen jarraibideen arabera eta okupazio-mailari dagokionez jendea pilatzen dela ohartarazteko dauden beste bide batzuetatik lortutako datuak kontuan hartuta. Horrez gain, debekatuta dago hondartzetan kirola bakarka eta/edo taldean egitea, 10:00etatik 20:00etara arte, eta 3 orduko egonaldia ezarri da muga gisa. Bestalde, Udalak erabiltzaileei gomendatzen die ez eramateko eguzkitakorik, aulkirik, hamakarik, koltxonetarik, ez bestelakorik, behar-beharrezkoa ez bada, behintzat.

Horri dagokionez, Barrikako alkate Roberto Muñozek azaldu duenez, "Covid-19aren ondorioz dagoen egoera ikusita, zuhur jokatu eta herritarren segurtasuna zaindu behar dugu. Horregatik, eguraldi ona dela-eta jendea pilatu daitekeenez, gure ustez beharrezkoa da Muriolako hondartzarako sarbidea mugatzea. Guztion onerako da".

Bandoa (PDF 240KB)