Albisteak

 

Osasun-alertak sortutako egoerak behartuta, erakundeetan hainbat neurri hartzen ari dira, eta lehentasuna ematen ari zaio pertsona eta kolektibo ahulenen oinarrizko premiei erantzuteari. Hori dela eta, Barrikako Udalak bizilagunei "AuzoTaxi" zerbitzua eskaintzea erabaki du. Zerbitzu hori anbulatorio, ospitale, metro edo udal eraikinetara gestioak egitera joan behar duten barrikoztarrei zuzenduta dago.

Horren harira, Roberto Muñoz Barrikako alkateak hauxe azaldu du: "Gure hauteskunde-programan genuen proiektu bat da. Gure ustez, pandemiaren eragina dela-eta, une ezin aproposagoa da zerbitzua bultzatzeko; hilabeteko iraupena izango du, eta doakoa izango da bertakoentzat".

Ekainean, uztailean eta abuztuan eskainiko da, 07:00etatik 18:00etara, eta udalerrian erroldatuta dagoen edonork erabili ahal izango du. Pertsona bakoitzak egunean birritan bakarrik erabili ahalko du. Bizilaguna bere etxean jasoko du zerbitzuak, eta helmugak honako hauek izan daitezke: Larrabasterra eta Plentzia arteko metro-geltoki bat, Barrikako edo Plentziako anbulatorioa, udaletxea edo liburutegia, Urdulizko Ospitalea... Ekintza jakin batzuetan, esate baterako, mediku-kontsultan, erabiltzaileek ez dute jakiten noiz amaituko den; hortaz, gestioa amaitzean deitu beharko dute, eta ibilgailuak haien bila joateko beharko duen denbora jakinaraziko zaie.

Zerbitzu hau baliatzeko modua aurreko egunean 690149490 telefono-zenbakira deitzea izango da, 07:00etatik 20:00etara bitartean, eta zerbitzuaren arduradunak planteatutako beharren arabera antolatuko ditu bidaiak.

Liburuxka (PDF 263KB)