Albisteak

 

Gaur hondartzak ireki aurretik, Barrikako Udalak Muriolara autoz sartzea debekatzea erabaki du, eta bertara oinez bakarrik sartu ahalko da. COVID-19ak eragin du neurri hau hartzea; horren bidez, Udalak sarbidea hobetu eta bertaratzen diren pertsona guztien segurtasuna bermatu nahi du.

Ondorioz, sarbidea errazteko, doako aparkaleku bat sortu dute udal pilotalekuaren alboan, eta, bertan, bisitariek ibilgailua utzi beharko dute eta oinez jaitsi beharko dira. Aparkalekua eta hondartzarako sarbidea modu seguruan kontrolatzeko eta, horrela, pilaketak saihesteko, Barrikako Udalak bi pertsona kontratatu ditu, hondartzaren edukieraren eta sartzeko aukeraren berri emateko. Gainera, informatzaile horiek etengabe egongo dira harremanetan sorosleekin, hondartzan une jakin batzuetan zenbat pertsona dauden jakiteko eta sartzea debekatzeko edo ez.

Ekintza horren aurrean, Barrikako alkate Roberto Muñozek hurrengoa adierazi du: “Doako aparkaleku hau antolatu dugu hondartzarako sarbideak hobetzeko eta Muriolaz gozatzera doazen pertsona guztien segurtasuna kontrolatzeko eta bermatzeko. Gainera, COVID-19aren ondorioz, gaur egun beharrezkoak diren bi lanpostu sortu ditugu, eta horiek arduratuko dira bisitariei hondartzaren egoeraren berri emateaz eta aparkalekua kontrolatzeaz ”.