Albisteak

 

Parte-hartzaileek "konfinamendu" hitzarekin lotutako testuak bidali behar izan dituzte, COVID-19aren ondorioz bizi izan den egoerari keinu eginda.

10 mikrokontakizunek baino gehiagok hartu dute parte Barrikako Udalak Gertuko Auzokide Elkartearekin lankidetzan antolatutako lehenenengo lehiaketan. Bertan, parte-hartzaileek gai libreko baina "konfinamendu" hitzarekin lotutako testuak bidali dituzte. COVID-19aren ondoriozko egungo egoera eramangarriagoa izan dadin abiarazi du Udalak aipatutako ekintza.

Gertuko Auzokide Elkarteak osatutako epaimahaiaren deliberazioaren ondoren, bidalitako mikrokontakizun guztien artean, irabazle izan dira Maitane Nerekan eta Aratz Errementeria, euskarazko atalean, eta Maribe Legarreta eta José Manuel Barandiaran, gaztelaniazkoan. Gogoratu beharra dago bi sari zeudela kategoria bakoitzean (euskara eta gaztelania): 100 euro lehenengoarentzat eta 50 euro bigarrenarentzat.

Udalak eta Barrikako Kultura Sailak eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaileei, parte hartzeagatik eta jasotako testuen sormenagatik, baita Gertuko Auzokide Elkarteari ere, udalerriko lehen mikrokontakizun lehiaketan laguntzeagatik.