Albisteak

 

Barrikako Udalak hezkuntza indartzeko online programa sortu zuen duela hilabete. Horri esker, familiek gazteenen etxeko lanetarako laguntza eska zezaketen. Orain, hezkuntza-errefortzu hori aurrez aurrekoa izango da udalerrian erroldatuta dauden eta lehen hezkuntzan ari diren haur guztientzat. Zerbitzua ekainaren 18tik uztailaren 31ra egongo da abian, eta interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute liburutegi@barrika.eus helbidera, edo 946775163 telefonora deitu, ordutegia adosteko.

Saioek ordubete iraungo dute, astelehenetik ostiralera eta goizeko ordutegian, 09:00etatik 14:00etara, eta familiak erabaki ahalko du astean zenbat egunetan joango den umea. Saio horietan, programaren arduradunak jarraipena egingo die ikastetxetik udan egiteko bidali dizkioten jarduerei, bai eta bakoitzaren beharretara edo zailtasunetara egokitutako jarduera osagarriei ere.

Gogoan izan beharra dago, COVID-19ak eragindako egoeraren eraginez, bertaratzen diren haurrek liburutegiak eta kultura-gelak berriz irekitzeko protokoloan adostutako osasun-neurriak bete beharko dituztela; hau da, maskara erabiltzea, eskuak sarritan garbitzea eta euren materiala bakarrik erabiltzea.