Albisteak

 

COVID-19ak eragindako egoera honetan, ageriko arrazoiak tarteko, bertan behera gelditu dira Barrikan antolatutako hainbat eta hainbat ekimen, besteak beste, herriko San Juan jaiak. Egun horietan, ohikoa izaten da Barrikako argazkilaritza taldeak antolatzen duen argazki rallya. Aurten, berrasmatzea tokatzen da, eta, horregatik, Foto Barrikak erabaki du, Udalaren eta Jubibarrikaren laguntzarekin, tradizioarekin jarraitzea: ekainaren bigarren partean, VI. Argazki-maratoia antolatuko du, zeina irekita dagoen parte hartu nahi duten argazkilari ez-profesional guztiei.

Lehiaketa ekainaren 28an (igandea) izango da, eta telematikoa, hau da, ez-presentziala, izango da. Lau gai emango dira, 45 minutuan behin. 18 urtetik gorako argazki-zale guztiek parte hartu ahal izango dute; baina mugatua izango da: izena ematen duten lehen 50 lagunek hartu ahal izango dute parte. Parte hartzeko interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute liburutegi@barrika.eus helbidera, ekainaren 23a baino lehen, parte hartu nahi dutela esanez. Halaber, izen-abizenak, NANa, telefonoa eta herria ere adierazi beharko dituzte. Gerora, mezu elektroniko bat bidaliko diete, parte-hartzea egiaztatzeko. Lehiaketaren oinarriak eta sariak Barrikako Udalaren webgunean ikus daitezke.

Oinarriak (PDF 270KB)

Kartela (PDF 2,35MB)