Albisteak

 

Barrikako Udalak dirulaguntzak eskatzeko deialdi bat jarri du herriko enpresa- eta merkataritza-sarearen esku, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko deklaratutako alarma egoeraren ondorioz eten diren edo larriki kaltetu diren jardueren zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzeko, eta beren jarduerari eusten laguntzeko. Horrela, Barrikako alkate Roberto Muñozek adierazi duenez, "alarma egoerak eragindako geldialdiak kaltetutako sektore bati laguntzeko unea da; hori dela eta, 5.000 euro bideratuko ditugu gure herrian beharra duten autonomo eta saltokientzat, jarduerari berriro ekigeko aukera izan dezaten".

Udalak 5.000 euroko kreditua du, aurrekontu-aldaketen bidez eguneratzeko aukera alde batera utzi gabe, eta dirulaguntza eta pertsona bakoitzeko gehienez 500 euro jaso ahal izango dira. Barrikan txikizkako edo ostalaritzako merkataritza-jarduera bat garatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek eta autonomoek eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte: COVID-19aren ondorioz beren jarduera derrigor eten behar izana, zerga-egoitza udalerrian izatea, eta EJZn alta emanda egotea baztertuta ez dagoen enpresa- edo lanbide-jarduera batean. Gainera, legez eratuta eta dagozkien erregistroetan izena emanda egon behar dute. Autonomoen kasuan, hauexek dira baldintzak: alarma egoera deklaratzen den egunean afiliatuta eta alta emanda egotea, establezimendua 2020ko martxoaren 14a baino lehen irekitzeko lizentzia izatea, eta, pertsona juridikoen kasuan, deialdiko baldintzak betetzen ez dituzten enpresek zuzenean edo zeharka %25eko partaidetza ez izatea. Azpimarratu beharra dago laguntza-eskaera bakarra aurkez daitekeela pertsona fisiko, sozietate zibil edo ondasun-erkidego bakoitzeko.

Interesa duen orok eskatu ahalko du laguntza, laburpena BAOren deialdian aurkeztu ondoren, 946771062 telefonoaren bidez edo adm@barrika.eus helbide elektronikoan.