Albisteak

 

Azaroaren 22tik 30era bitartean, Hondakinei Aurrea Hartzeko Europar Astea izango dela eta, Ekogunek hainbat jarduera jarri ditu abian, besteak beste:

BIRZIKLATU zalantzarik gabe! Birziklatzea sustatzeko kanpaina.

Nork bere etxean hondakinak gaika sailkatu eta dagokion edukiontzian uzteari buruz diren hainbat zalantza argitzeko, 13.000 triptiko buzoneatuko dira. Oso triptiko argigarria da, eta bertan azaltzen da zer bota behar den eta zer ez den bota behar edukiontzi bakoitzean.

Gida

EKOSHOPPER, Kontsumitu arduraz eta sortu hondakin gutxiago

KIUBek (Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa) eta EKOGUNEk ekimen berri hau jarri dute abian. Kanpaina honetan, 30 familia aukeratuko dira, eta aditu bat, urtarriletik aurrera, familiak erostera doazenean, haiekin batera joango da eta orientabideak emango dizkie erosteko moduaz, etxean hondakin gutxiago sor dadin.

Izena emateko epea abenduaren 12ra artekoa da, eta doako telefonora deituz egin ahal izango da (900 102 716, 09:00etatik 18:00etara) edo mezu elektronikoa bidaliz (Ekogune@uribekosta.org).

Ekoshopper