Albisteak

 

KULTUR AGENDA AZAROA 2013

Ekintza zerrenda:

Azaroak 08 (barikua):
Irakurketa Suspertzeko Haurrentzako tailerra ¡Ipuinak sortzeari ekin!
Azaroak 15 (barikua): "Vecinos Invasores" familia zinema
Azaroak 22 (barikua): Irakurketa Suspertzeko Haurrentzako tailerra "Komikia"
Azaroak 25 (astelehena): Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna- Kontzentrazioa, filmen Emanaldia, Zineforuma eta azkaria
Azaroak 30 (zapatua): Ander Deuna Eguna


Azaroan zehar, hainbat ekintza izango ditugu, horietako batzuk haurrei zuzendurik eta beste batzuk, aldiz, nagusientzako. Etxeko txikiek Irakurketa Suspertzeko Tailerretaz gozatuko dute Liburutegian eta Familia zinemaz ere Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierrin). Bariku guztietan arratsaldeko 18:00etan umeak izango dira protagonista Barrikan.

Bestetik, Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatuko dugu, Azaroak 25. Barrikako Udalak "Emakumeen Hitza" Emakume Elkartearekin eta Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuarekin batera, kontzentraziorako deialdia egiten du, Azaroaren 25ean (astelehena) eguerdiko 12:30etan Udaletxeko enparantzan. Arratsaldean, 17:00etan, "Emakumea Film Laburrean" bilduma eta Emakumeen Hitza Elkartearen "Nuestros Momentos" filmearen emanaldiaz gozatuko dugu. Ondoren, zineforuma gauzatuko da eta honekin batera, azkari herrikoia.

Azkenik, Ander Deuna tradizio handiko jai eguna ospatuko dugu. Eguna goizeko 11:00tan hasiko da Ander Deuna Baselizan (Goierri auzoan) Meza Nagusiarekin. Honen amaieran, Barrikako Aita Gotzon Abesbatzaren emanaldiaz disfrutatuko dugu. Ondoren, bertsolariak izango ditugu  (Josu Landeta eta Arrate Illaro) eta hamaiketako herrikoia.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43 - Email: liburutegia@barrika.net