Albisteak

 

KULTUR AGENDA APIRILA-EKAINA 2013

Jadanik badago martxan Apirila-Ekaina 2013 Kultur Agenda berria, publiko guztiei zuzenduriko milaka ekintzez beterik dagoena.
Haurrek eskulan tailer ezberdinak izango dituzte, baita haurrentzako zinema, Liburuaren Eguna ospatzeko gynkhana berezia eta beste asko.
Nerabe eta gazteek aldiz, protagonista izango dira Maiatzean zehar ("Maiatza Gaztea"), kirol ekintza ezberdinez gozatuko dutelarik, eskalada, paddel board edota skate, esaterako. Ekintzak maiatzeko zapatu arratsaldetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara ordutegian.
Udaberriko Kontzertu Koral tradizionalaz disfrutatuko dugu eta familia zinemako hainbat saioez ere. Gainera, Ibilaldi Herrikoi bat izango da Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz.

Ondorengo estekan agenda eskuragarri duzue: 
KULTUR AGENDA APIRILA-EKAINA 2013

Udal Kultur Gunetik ekintzak zuen gustokoak izatea espero dugu eta horietan parte hartzera animatzen zaituegu. ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net