Albisteak

 

UDAKO KULTUR AGENDA BERRIA
2012ko Uztaila eta Abuztuko hilabeteak

Jadanik badago eskuragarri uda honetarako kultur agenda berria,
 Uztaila eta Abuztuko hilabeteetan zehar disfrutatuko ditugun aktibitate gizakulturalak biltzen dituena.

Hamaika aktibitate, horien artean Udako Zinema eta Udako Liburutegia nabarmentzen ditugularik, Barrikan nobedade dira eta. Bestetik, jadanik tradizionala den Irteera Herrikoia izango dugu, aurten Errioxara joango gara eta Najera eta Briones herriak bisitatuko ditugu.

Uztailan ere, Barrikako I. Argazki Lehiaketan aurkeztutako argazkien esposaketa izango dugu ere. Esposaketa uztailaren 9tik 19ra izango da Nagusien Etxean, bisitariek argazkiak ikusi ez ezik epamahaiaren parte izango dira ere, gustuko dituzten argazkiak bozkatzeko aukera izango dutelarik. Sari banaketa uztailaren 20an izango da, 19:00etan, bertan I. Edizio honetako garailea ezagutu dugularik.

Azkenik, "Umeen Eguna" (abuztuak 18, zapatua) estreinatuko dugu, egun honetan etxeko txikiek izango dira protagonista eta puzgarri, tailer, musika eta eurei zuzenduriko hainbat aktibitateez disfrutatzeko aukera izango dute.

Ondorengo estekan agenda eskuragarri duzue:
UDAKO KULTUR AGENDA

Udal Kultur Gunetik egitaraua zuen gustukoa izatea espero dugu eta parte hartzera eta honetaz gozatzera animatzen zaituegu.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net