Albisteak

 

2013ko URTARRILA-MARTXOA KULTUR AGENDA

Badago eskuragarri 2013ko Urtarrila-Martxoa hiruhilabeteko kultur agenda berria. Hiruhilabete honetan zehar publiko guztientzako hainbat aktibitateez gozatuko dugu.

Etxeko txikiak haurrentzako zinema izango dute Ander Deuna Kultur Aretoan (barikuak, 18:00etan) eta mozorro tailerrak ere izango dituzte Udal Liburutegian (barikuak, 18:00etan). Tailerretan Inauteri Festarako mozorroak prestatuko dituzte, festa otsailaren 9an izango da Frontoian. Inauteri festan makilaje tailerra eta haurrentzako jokoak izango dira. Ondoren, txokolatada herrikoi batez gozatuko dugu eta frontoian dantzatzeko musika izango dugu.

Otsaileko hilabetean zehar Inauteriak izango dira nagusi. Barrikako V. Tostada Lehiaketa antolatuko da, non partehartzaileek ogizko dozena bat tostada aurkeztu behar izango dituzten otsailaren 11ko arratsaldeko 18:00etan. Lehiaketarako oinarriak eskuragarri izango dira bai web gunean bai Udal Kultur Gunean.

Otsaileko hilabetean zehar Blas Deuna eguna ospatuko dugu ere. Meza Nagusia eta honen ostean, lunch edo hamaiketakoa. Arratsaldean, trikitixa eta karamelu eta pastelen banaketa izango da Elorduy Egoitzan. 
 
Martxoan, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu hainbat ekintza antolatuko direlarik Barrikako Emakumeen Elkartetik "Emakumeen Hitza" eta Barrika Piragua Taldearen eskutik.

Ondorengo estekan agenda berria eskuragarri duzue:
AGENDA

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email:
liburutegia@barrika.net