Albisteak

 

KULTUR AGENDA
2014ko MARTXOA - EKAINA

Jadanik martxan dago familia osoarentzako ekintzez osaturiko kultur agenda berria.

Familia zinemarekin eta Liburutegiko haurrentzako tailerrekin jarraituko dugu. Martxoan zehar, Zuhaitzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu familia giroan egindako zuhaitz landaketa baten bitartez eta Apirilean, Liburuaren Asteaz gozatuko dugu Paskua astean zehar (Apirilak 23, 24 eta 25).

Apirilaren 5-6ko asteburuan zehar, Osasunaren Asteburua ospatuko dugu II. Ibilaldi Herrikoiarekin. Bi ibilbide egongo dira, bata luzea, 13 km. ingurukoa eta beste bat laburragoa, 3 km. ingurukoa, familia giroan aritu nahi diren horiei zuzendurik.

Hiruhilabete honetako berria, Apirila eta Maiatzeko hilabeteetan zehar martxan jarriko diren bi Sukaldaritza ikastaroak izango dira. Bata Burujabetze Sukaldaritza oinarrizkoa (12-30 bitarteko gazteei zuzendurik) eta bestea, Sukaldaritza Elaboratua 16 urtetik gorakoei zuzendurik.

Maiatzeko hilabetean zehar, Udaberriko Kontzertu Koralak izango ditugu (Maiatzak 31, 20:00etan Andra Mari Elizan). Honetaz gain, "Maiatza Gaztea" gazteei zuzenduriko programarekin jarraituko dugu, non 12-17 urte bitarteko gazteek kirol ekintzak burutzeko aukera duten Maiatzeko zapatuko arratsaldeetan zehar: skate, surfa, padel board eta slike line.

Ekaineko hilabeteari begira, Barrikako III. Argazkilaritza Lehiaketa eta II. Margolari Gazteen Txapelketa izango dira. Oinarriak Udal Kultur Gunean eskuragarri izango dira edota www.barrika.net udal web gunean.

ONDORENGO ESTEKAN KULTUR AGENDA ESKURAGARRI DUZUE...
2014ko MARTXOA-EKAINA AGENDA

Kultura Sailetik programatutako ekintzak zuen gustokoak izatea espero dugu. ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Email: liburutegia@barrika.net